Kortxoenean emanaldia egin genuen, Gernika gogoratu genuen egun berean.
Eskerrik asko berataratu zineten guztioi, eskerrik asko bereziki Beñat, Ioritz eta Susako lagunei.
Eskuen sustraiak
'Eskuen sustraiak' egingo dugu Kortxoenean
Eskuen sustraiak ikuskizuna eskainiko dugu beste behin, apirilaren 26an 20:00etan Donostiako Kortxoenea gaztetxean.
Ikuskizuna aspaldian egin ez badugu ere, bertarako sortutako musika-poesia piezak bizirik egon dira, besteak beste Kakahuete taldearekin egindako bertsioen bitartez. Kortxoeneako emanaldian bi kolaborazio ere izango ditugu: Amaia Corral (flauta) eta Alvaro Ledesmarenak (biolina), biek ere ohiko moduan esperimentatzeko gogoz hartuko dituzte poemak.
Bertara zatoztenontzat egongo da sorpresa gehiago ere, eta bide batez, proiektu interesgarri bat bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzue (dagoeneko egon ez bazarete behintzat): KORTXOENEA.
Ongi etorriak, musika, pintura eta poesiaren erraietara!!
Zonbi poetikoak!
Agur honek 'kaixo' esan nahi duela genioen, eta hala da eta zen.
Ez genuen espero beste emanaldirik egitea, baina ezustean sortu dira aukera berriak. Horregatik, modu berrian egingo diegu aurre hitzordu berriei, lehengo poemen zerrendari ale berriak gehituz.
Esker mila beraz, Bartzelonan eta Basaurin zonbi poetiko honen itzulera posible egin duzuenoi!!!
Hura ez da lekua ikuskizunaren sorkuntzan buru-belarri sarturik genbiltzalarik etapa bat ixteko beharra sentitu genuen, eta hala egin ere. Korrika Kulturalekoa sormen lurrikara izan da guretzat, eta behin pasa dela beste modu batean egiten diogu so azken hilabeteetako lanari. Pozik, eta ESKUEN SUSTRAIAKen oholtzaratze moduak eskaintzen duen publikoarekiko gertuko harremana berreskuratzeko gogo biziz.
Bagoaz, bagatoz, Gora Birika!ren erritmora.

Senpereko emanaldiaren irudi kronika, Allende Arnaizen argazkiekin
Bazkalostean Anari, Ruper, Laboa... eta batez ere, Carballo:
Emanaldiaren muntaketaren beste aldea:
Axi hasi aurretik:
Hatsaren etxean:
Oier eta Axi hastear:
Alvaro Ledesmarekin zirrara, VHSan:
Sormenari bizkarra eman gabe:
Itzal luzeko poeta:
Agur:
Auxtin Zamorarekin:
Idoirri:
Hatsa elkarteak antolatuta egunpasa ederra egin genuen Senperen, bazkaria eta emanaldia Larraldean.
Imanol Carballo, Oscar Manso, Iker Fernandez eta Alvaro Ledesma kolaboratzaileak izan genituen bidelagun.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, eta besarkada estu bat antolatzaile lanetan ibili zen Auxtin Zamorari!!!
Eskuen sustraiak erroturik utzi ditugu, hasiera berrien zain.
AGUR
'Agur' honek 'kaixo' esan nahi du.
Eskuen sustraiak itxiko dugu urtarrilaren 29an Senperen, Hura ez da lekua zabalduko dugu otsailaren 24an Oreretan.
2009ko urrian jarri genuen martxan Eskuen sustraiak ikuskizuna, Susak liburua atera eta gutxira. Batzuetan urteetako lanak gutxien espero duzunean, gutxien espero duzun moduan ematen ditu fruituak: Oierren kasuan liburua garai bat ixteko eta omentzeko modua izan zen. Ikuskizuna sortu duen taldearen kasuan poesia errezitaldien ildoan sakontzeko modu bat.
Garai batean Mikelazulon elkartu eta aktuatzen genuenok jarraitutako bidean garapen bat egon da. Bai Ate hautsiak bai Eskuen sustraiak Oierren liburuak ziren, baina batez ere une bakoitzeko aitzakia perfektua, hasitako bidean sakontzearren ikuskizunak sortzen jarraitzeko aitzakia. Azken poesia errezitaldi hauetan ibili garenok gustukoa dugun egiteko modu bat, kode bat topatzen hasiak garela sentitu izan dugu, urteetako lanaren ondorioz ari garela oholtza gaineko lengoaia propio bat aurkitzen: Oierrek papereratutakoez gain Asierren testuak funtsezkoak izan dira ikuskizunari nortasun propioa emateko, Idoiaren pintura ulertzeko moduaren arabera antolatu dugu espazioa, Anderrek eszenak sortu ditu musikarekin. Errezitatzeko moduak, oholtzan egoteko erak.
Zentzu horretan Eskuen sustraiaken abenturak esperimentatzen jarraitzeko aukera eman digu, bai testuei bai oholtzaratzeari dagokionez pauso berriak urratzen hasteko grina piztearekin batera.
Hura ez da lekua sortzen gabiltza orain: Ander, Asier, Idoia, Oier eta Iñigo Ortega izango gara egileak. Lengoaia horretan sakondu nahian antzerkira gerturatzen saiatu gara. Sormen-prozesua intentsoa izan da, izaten ari da oraindik. Otsailaren 24an hasiko da plazaratzen emaitza, Oreretako Niessen aretoan, Korrika Kulturalak antolatuta. Hura ez da lekua martxan jartzeko azken urteotan ibili dugun tresna berria egonkortu dugu: 'Metrokoadroka sormen laborategia' izena jarri diogu Hura ez da lekua aurkeztuko duen kolektiboari.
Gure eskerrik beroenak Eskuen sustraiak proiektuan bidelagun izan ditugunoi: Susa argitaletxeari, kolaboratzaileei, emanaldien antolatzaileei, publikoari. Zuri.

ESKUEN SUSTRAIAK azken emanaldia Senperen
Eskuen sustraiak poesia liburuan oinarritutako errezitaldi dramatizatua eskainiko dugu urtarrilaren 29an, larunbatarekin, 18:00etan Senpereko Larraldean. Ekitaldi hau Hatsa elkarteak antolatuko du, 'Maite ditugun olerkariak' proiektuaren barruan. Honako hau izango da egitaraua:
11:00etan ibilaldi 'poetikoa' Amotzen.
13:30ean bazkaria parte hartzaileekin.
18:00etan ESKUEN SUSTRAIAK Larraldean.
Errezitaldian Ander, Asier, Idoia eta Oierrekin batera hauek izango dira parte hartzaileak: Alvaro Ledesma (biolina), Imanol Carballo (kantautorea), Iker Fernandez (poesia), Oscar Manso (poesia).
Hatsa elkartearekin harreman estua dugu aspalditik, 'Olerki bilduma'ren harira, Oreretako Poesiaren Astearen harira... Azken emanaldia egiteko leku ezin hobea izango da Larraldea, ohiko moduan, Auxtin Zamoraren eginahalari esker. GONBIDATUAK ZAUDETE!!!
poesia... edo horrelako zerbait!
Joseba Barrenetxea argazkilariak opari bat egin digu, beste behin: ekaineko Literaturiako argazkiak. Oso ale ederrak pasa dizkigu, 'modeloak' zenbaitetan horren 'ederrak' ez garen arren. Argazki bitxi zenbait ekarri dugu blogera. Eskerrik asko Joseba!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)