ESKUEN SUSTRAIAK



Ahotsaren dramaturgia

izen arraro hori jarri diogu ikuskizun honekin abiatu dugun esperimentuari.
Sortu daitezke eszenak ahotsarekin?
Zer paisaia iradokitzen du musikak?
ahotsa eta musika kateatuz poema bakoitzarekin egoera bat sortzen saiatu gara, definitu gabea, baina emozio batera daramana.

Espazioa eta pintura

Ipar Euskal Herriko antzerkigintza hartu dugu gogoan ikuskuzun honetan espazioa lantzerakoan, publikoa bitan banatuta, eskenatokitik at.
Baina batez ere, pinturak eskatu digun bidea izan da: emanaldiaren unea bakarra dela nabarmendu nahi izan dugu horrekin, pintoreak koadroa egingo du zuzenean, ahotsen eta musikaren erritmora, baina publikoak zatika baino ez du ikusiko.

Errezitaldia baina ez soilik

Poesia errezitaldiaren azpi-formatuak bere elementu propioak ditu: errezitatzailearen presentzia, ahotsaren erabilera, poemaren izaera bera. Atrila, soiltasuna, edo ez.
emanaldi honetan errezitaldiak formatu gisa izan ditzakeen mugak eta aukerak arakatzen saiatu gara: ahotsaren mundua ikertuz, elementu artistikoen arteko elkarlana ondo neurtuz eta lotuz, errezitatzailearen presentzia xehetasunetan zainduz, testutik testura errtimoak bilatuz eta aldatuz...